Irantzu Zabalza izan da Aezkoako Astean Behin jolasaren txapelduna

Konfinamenduan sortutako dinamika jarri zuen abian Aezkoako Gazte Asanbladak. Dinamika hori Aezkoako Astean Behin zuen izena, asteroko maiztasunarekin helarazten ziren 20 galderetako sortak . 10 aste eta gero 9 lagunek hartu zuten parte finalean, 30 galderei aurre egin behar zietelarik. 9etan onena Irantzu Zabalza izan da 24 punturekin bigarrenak 23 puntu lortu dituelarik. Finalaren errepasoa […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean Behin finala, Konponbidea altueretatik eta Aralar irratia

Gaurkoa Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako Aezkoako Astean Behin jolasaren irabazlea eta finaleko hainbat galderen ematearekin hasi dugu Maite Loperenaren laguntzarekin. Ondoren, Maixol Iparragirrern epaiketa salatzeko eta konponbidearen aldarria luzatzeko ekimena izan dugu Ainhoa Buenoren ahotik. Bukatzeko Aralar irratiko Martin Juanena izan dugu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen Izenburua: Uztailaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun on, Auñamendi! Aezkoako egunaren kartel lehiaketa bergogoratzen eta Pirinioko Soinu Banda 14. atala

Aurreko asteko Maite Loperenaren elkarrizketa berreskuratu dugu gogora ekartzeko abian dela kartel lehiaketa. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandaren tartea izan da. Gaur Joseba Amatriak eta Oihane Ordoñezek sortutako bikoak gidatu du tartea. Izenburua: Apirilaren 7ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aezkoako Eguna, data finkatua eta kartel lehiaketa

Badugu aurtengo Aezkoako Egunerako data, irailaren 11,12 eta 13a. Baita tokia ere, Garralda. Baina ez da nobedade bakarra. Konfinamenduari aurre egiteko antolatzaileek kartel lehiaketa bat abiarazi dute uztailaren 19a bitarte. Guzti honetaz eta gehiagotaz solasteko Maite Loperenarekin izan gara eta ederki asko azaldu digu dena, Entzun! Maite Loperena Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Aezkoako Eguna eta Pirinioko Soinu Bandaren 8. atala

Gaurko saioa Aezkoako Egunaren inguruan elekatzen ibili gara Maite Loperena lagunarekin. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Garraldako Errotaberriko historia barnebildu digu Carlos Arcelus lagunak. Izenburua: Martxoaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko