Egunon Auñamendi! Hauteskunde osteko analisia Jule Goikoetxearekin

Irati irratia Arrosa irrati sareko kidea ere bada, eta Euskal Herriko beste irrati batzuetako edukiak entzuten dira gurean egunero. Gaurkoan Zebrabidea saioan Jule Goikoetxea politilogoak hauteskundeen inguruan egindako analisia entzun dugu saioan besteak beste. Aralar irratitik Martin Juanenak bertako berri eman digu eta Katalunian Tsunami Democratic herri mugimenduak Jonquerako mugan egindako ekintza eta mobilizazioa jarraitu […]

Egunon Auñamendi! Hauteskunde osteko emaitzak, balorazioak eta elkarrizketak

Azaroaren 10eko hauteskundeak aztertu ditugu, herriz herri, Pirinio osoan. Auritzen Unai Irigarairen iritzia jaso dugu, eta Joseba Martinezek ere igorri digu Erroibarreko balorazioa. Euskalerria irratiko Lohitzune Amatriak aukera eman digu Nafarroako emaitzak aztertzeko eta bigarren orduan PSNko Ainhoa Unzu erronkariarrarekin mintzatu gara. EH Bilduk Madrilen izango duen ordezkaria, Bel Pozueta ere Irati irratian mintzatu da, […]

Egunon Auñamendi! Pirinioa zuritu du elurrak

Lehen elurtea Auñamendietan, gure ibarretan. Zuri zuri esnatu gara gaur. Eta elurrak, polita izan arren arazoak ere sortzen ditu bazterretan. Aziendak bildu behar, mendietako kabalak, errepide bazterretan arazoak, zuhaitz eroriak…. eta beste. Argazkiak igorri dizkigute entzuleek, ibar ezberdinetakoak. Mila esker guztioi. Elurra pirinioetan, irratsaio berezia

Egunon Auñamendi!
Aurizberriko eskola, Emergentziazko poesia eta @iruna_udala twitter kontua

Mamitsua eta berezia izan da gaurko saioa. Nekane Miñorekin Aurizberriko eskolaren historiaren berri jakin dugu. Gero Poesia de Emergencia delako proiektua ezagutu dugu, telefono bidez poema bat entzun ostean. Iruñeko udalean twitter kontuaren inguruan izandako afera ezagutu dugu. Administrazioan euskarak egun dituen trabak ekarri dizkigu gogora Idoia Zabaltzak. Izenburua: Azaroaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Egunon Auñamendi! Lurrama azoka Miarritzen eta Leitzako albisteak

Anauzeko Miren Harinordoki laborariarekin Lurrama azokari buruz aritu gara Irati irratian. Asteburu honetan burutuko da laborantza herriko eta iraunkorraren azoka Miarritzen, klimaren kezka buruan dutela eta Nafarroa herrialde gonbidatu moduan.Leitzako Karrape irratitik bertako albisteak kontatu dizkigu Unai Zabaletak. Izenburua: Azaroaren 6ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Nafarroako Berdintasun Institutuarekin solasean

Pirinioko emakumeen topaketen karietara mintzatu gara Marian Garcia INAIko (Nafarroako Berdintasun Institutua) kidearekin. Aurretik Euskalerria irratiko eta Xorroxin irratiko albisteak jaso ditugu gurean. Larunbatean Ruper Ordorikak Ariben emandako kontzertua ere gogoan hartu dugu, nola ez. Izenburua: Azaroaren 4ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Manex eta Txerri-hilketa

Bi astetan behin izaten dugu bere berri eta gaurkoan ez da Xanti Begiristain Madotz bere zitara faltatu. Gaurkoan Manex mutiko bihurriaren 41. kontakizuna ekarri digu, Manex eta Txerri-hilketa titulutzat duena. Zer gertatuko zitzaion? Jakin nahi izanez gero hoberena entzutea. Xanti Begiristain Irati irratian.

Egun on, Auñamendi! Misteriozko basoak, Manex eta txerri-hilketa eta Pirinioko Emakumeen topaketak

Indartsu hasi gara gaurkoan eta larunbatean izanen den Herri Kirol eskaintzarekin hasi dugu Nieva Urizen laguntzaz. Ondoren, ohikoa den moduan Xanti Begiristain Madotz izan dugu gurean, Manex eta Txerri-hilketa istorioa kontatzen. Bukatzeko , atzera begirada bat egin dugu Gure Aizpea elkarteko kidea den Paloma Sarasola Etxarterekin emakumeen topaketetaz solasteko. Izenburua: Urriaren 31ko saioa Iraupena: 2:30 […]