Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Zaharrak Berri

Ez duzula George Orwell eta Oskorri idazki batean batzen? Ezetz? Hemen duzu! Pirinioetako eta munduko egoera ezin hobe azaldu gaurkoan Ainhoa Elizaldek Oskorriren Gora ta Gora Beti kantua lagunduta. Zaharrak berri izenburua ere bikain dagokio, beti berdin darraigunaren seinale baita.             Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Eski kanpaina barnetik ezagutzeko aukera emanen digute astero

Hala eginen dugu eski kanpaina amaitu arte. Astero arituko gara bertako norbaitekin solasean, gaurkoan lehenbizikoz Amaia Mozo eski kanpainako koordinatzailea izan dugularik. Gertutik kanpainaren nondik norakoak ezagutu ditugu, zenbat lagun parte hartu eta lan egiten duten bertan, zenbat dirauen… Bi estazioak biltzen dituzte Abodi eta Larra-Belagua eta Nafarroa osotik etorritako haur eta nerabeak gerturatuko dira […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Konexioarekin gora-beherak

Bere kolaborazioarekin jarraitu du gaurkoan Ainhoa Elizaldek. Gaur Erronkarin internteko konexio duin bat edukitzeko izandako bilakaera errepasatu digu, beti bezala umore puntu batekin. 2016an hasitako bideak luze iraun du, 2023a arte alegia eta hainbat pertsonen ahaleginaren ekinez lortu da Erronkarin zuntz-optikoa ezartzea, hainbat buruhauste eta arazoei aurre eginez noski.             […]

Eguberrietako ordutegia eta aurtengo nobedadeak

Gaurkoan Mari Mar Agos liburuzain maitagarria itzuli zaigu. Hasi gara Eguberrietako ordutegia bergogoratzen nahiz eta astelehentik aurrera neguko ordutegia hasiko den. Baita ere aipatu digu Baziren behin zortzi liburutegi dinamika hilabete honetan hasiko dela eta jarraipena izanen du ere euskarazko irakurle taldea. Mari Mar Irati irratian:

Eguberriak Amavir Ibañeta zahar etxean!

Gaurkoan kolaborazio berri bat hasi dugu, Irati irratia eta Amavir Ibañeta edadeko pertsonen egoitza batuko duena Ana Zalba bertako langilearen bitartez. Aldizka beregana hurreratuko gara bertako berri zein esperientziak jasotzera eta gaurkoan eguberrietarako prestatu dutena izan dugu hizketagai.      Ana Zalba Irati Irratian:

Gure amonen ahotsak, azken nobedadeak eta eguberrietako ordutegia

Gaurkoan Mari Mar Agos liburuzain maitagarria itzuli zaigu eta lehendabizi nabarmendu nahi izan du Gure Amonen ahotsa proiektua. Honen ostean liburutegiko azken nobedadeak eta eguberrietako ordutegia azaldu digu. Mari Mar Irati irratian:

Iritzi-miritzi, Pirinioetan ze bizi? Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean

Bere kolaborazioarekin jarraitu du gaurkoan Ainhoa Elizaldek. Halere, gaurkotasuna duen testu bat ekarri digu, Irati irratiak eta Erronkariko ibaxak Erronkarin irrati seinalea ezartzeko izandako oztopoak salatu ditu eta erantzuleak seinalatu dizkigularik. Dena bilduta uzti du Enpresabidea agerkari digitalean Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean izenburua duen iritzi artikuluan. Artikulua irakurri nahi baduzue klikatu Enpresabidea.eus     […]