Udazkenaren etorrera eta asteburuko eguraldia David de Andresekin
Gaurkoan udazkenaren etorrera izan dugu hizketagai lehen partean David de Andresekin. Honen ondoren astebururako eguraldi iragarpena eman digu. David de Andres Irati irratian
Gaurkoan udazkenaren etorrera izan dugu hizketagai lehen partean David de Andresekin. Honen ondoren astebururako eguraldi iragarpena eman digu. David de Andres Irati irratian
Berriz ere jo dugu Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldera eta beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte: Izargik eskolako berriak, menua eta urtebetetzeak ekarri dizkigu. Honen ondotik, Afrika hartu du hitza Euskara eta Latineraren inguruko zenbait kuriositate kontatu dizkigu. Ondoren, Oihan eta Amaiurrek estuki hartu dute euren galderekin Itziar Mitxelena irakaslea. Honen ostean, Afrika itzuli […]
Duela 9 urte idatzitako eta zoritxarrez gaurkotasuna erabatekoa duen testua ekarri digu gaurkoan Xanti Begiristain Madotzek Gerren ingurukoa, ohituta gintuen auzolotsak alde batera utzita.
Hilabete batzuk dira Irati irratiak eta Mendixut aldizkariak elkarlanean dabiltzala komunikazioa eta landa eremua ardatz dituen jardunaldi batzuk antolatzen. Komunikazioak gure eremuan izan ditzazkeen aukerak, proiektu desberdinen ezagutza, Pirinioaren ahalduntze komunikatiboa eta bertako edo tokiko hedabideen garrantzia nabrmendu nahi dituzten jardunaldiak ditugu. Gaurkoan Mendixut aldizkariko Rita Labianorekin errepasatu ditugu jardunaldi hauek, zeina posible izan dira […]
Zubiaren ondoren izan gara David de Andres meteorologian adituarekin. Eguraldi aldaketa izan dela nabarmendu eta Ezkarozeko hitzaldiaz mintzatu gara hasieran. Ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 17): Giro lasaia eta hodeiak ugaritzen joanen dira. Hego haizea joko digu eta honezkero tenperaturek gora eginen dute.Asteazkena(Urriak 18): Hodeiak ugaritzen joanen dira eta baliteke zenbait tokitan […]
Gaurkoan bere kolaborazioarekin etorri zaigu Ainhoa Elizalde Ojer Iritzi-miritzi Pirinioetan ze bizi? atalaren barnean. Mintzaldi honetan ETBk ekoitztitako Piztu Telebista saioarekin izandako ika-mika ekarri digu, antza Bortuak Donostitik urrun gaudela, hori izan baita artikulu berri honen oinarria. Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:
Uda giroa duen udazken hasiera honi errepasoa eman dio David de Andresek. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu. Iragarpena: Asteburu osoan zehar ez da aldaketarik somatuko. Tenperaturak berdin jarraituko dute igandera bitarte, giro eguzkitsua nagusi hodei dekoratibo batzuk kenduta. Oro har, uda giroa nabaria izanen da. Haizeari dagokionean ostirala eta larunbata goizean aldakor ibiliko […]
Bi aste dira gurean izan zirenetik eta jada prest dute euren kolaborazioa. Galuzerrita deitu diote euren espazioari bere herrien izenekin hitz-jolas bat eginez. Aurkezpena, eskolako berriak eta menua, urtebetetzeak, musika, errezeta (gazta tarta goxoa) eta jolasa izan dute hizketagai Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleimak. Orain guri dagokigu asmatzea zein den jolasean aipatutako pisten herria, […]
Gaur Xanti Begiristain Madotz izan dugu gurean bere auzolotsekin jarraitzeko. Etxerako Bidean izenburua duen auzolotsa honetan nolatan atxilo egongo balitz bezala itzularazi zuten etxera. Entzun!
Asteburu honetan urrian sartu bagara ere David de Andres -ek aipatu digu ia estazio guztietan tenperatura altuen marka gainditu egin da. Gainera inbertsio termikoa izan dugu ere, mendi puntetan tenperatura goxoagoak eduki ditugularik. Horren ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 3): Aldaketa emanen da. Tenperaturen jeitsiera nabarmena izanen da ipar haizea dela eta. […]