Gutxiago gehiago delako, bizitza sinplifikatzeko aholkuak

Jose Ignacio Ubau medikuaren bisita izan dugu irratian. Bizitza sinplifikatu eta bizitza hobea eta beharrezkoa ez den estresik gabekoa lortzeko hainbat pauta eta aholku egin dizkigu. Elikadura, minimalismoa, etxeko giroa, erropak, ordena, garbitasuna, kontsumoa, denbora eta bizitzako beste arlo batzuen gaineko aholku errezak izan dira denak. Gutxiago gehiago da Irati irratian

47en epaiketa, Josemi Etxeandia eta euskera Nafarroan

Beti ibiltzen da aktualitatean murgilduta gure Karlos Bueno Pato eta gaurkoan ere honela izan da. Azken gertakariei so, 47en epaiketa bergogoratu digu eta poza aldarrikatu Eneko herrian dugulako. Bestalde Gorbeian galdurik zegoen eta hilik topatu duten Josemi Etxeandia izan du gogoan. Halere aktualitateak euskararen gaia jorratzea eskatu digu, Nafarroako Auzitegiak emandako azken epaien harira. Klikatu […]

Bizitza osasuntsua eta tabakoa aurrez aurre

Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu estudioan, eta gogoratu nahi dugu 3 urte bete dituela jadanik Irati irratian bere ekarpena egiten. Bizitza osasuntsu baterako bidean, tabakoaren kalteak ekarri ditu gogora gure medikuak. Eta zigarro elektronikoa ere ez da horretan salbu geratzen. Bere aholku eta gogoetak entzungai dituzue. Elkarrizketa entzun nahi baduzue.

Egunon Auñamendi! Euskalerria irratia eta Xorroxin irratiak denboraldi berrian

Euskalerria irratia eta Xorroxin irratiko berriak entzungo ditugu astero gurean. Iruñerrian, Baztanen edo Bidasoan zer gertatu den kontatuko digute Mikel Bujanda eta Julen Zelaieta esatariek. Nafarroako beste eskualdeetako berri Irati irratian. Izenburua: Irailaren 23ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mundua plastikoz bete dugun honetan…

Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu estudioan udako atsedenaldiaren ostean. Munduaren egoeraz aritu gara berarekin, eta planetan nola izorratzen hartu du hizpide Aribekoak. Plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioak aztertu eta egoerari aurre egiteko dekalogoaren berri eman digu. Elkarrizketa entzun nahi baduzue.

Euskara, oztopoak eta Manex eta salmenta

Gaurkoan, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa izan dugu. Gaurko honetan ohartarazi gaitu azkenaldian Garraldan egondako hainbat ekimenetan euskerak izan duen presentzia eskasa. Berriz , oztopo arkitektonikoez hitz egin beharrean egon gara ere, ez baitira holako oztopoei erantzuna ematen ari. . Hori behin azalduta Manex gaztetxoaren 37. istorioa kontatu digu, aitaren animalien salmentan gertaturiko pasadizo xelebre bat, […]

G7 gailurra, suteak, Open Arms eta Aste Nagusia

Gurekin egoten den aldioro Karlos Bueno Patok aktualitatean zehar dantzan jartzen gaitu. Gaurkoan zati handiena G7koen Biarritzeko gailurrak eraman du baina ezin aipatu gabe utzi azken egunetako suteak, mediterraneoan gertatzen ari den migrazio krisia eta Bilboko Aste Nagusian egondako presoen argazkien afera. Bukatzeko Aribeko feriaren inguruan aritu zaigu ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko