Egun On, Auñamendi! LHL erronka, agroekologia Hala Bedin eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa LHL erronka ezagutzen hasi dugu Saioa Mendiaren laguntzarekin. Ondoren, Hala bedi irratiko Aner Mimenzarekin agroekologiaren inguruko kolaborazioa ekarri dugu. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Elkartasun erronka abiarazi dute Leitzako 6 familiak ekainaren 25erako

Unai Zabaletak komentatu zigun leitzar bi izanen direla erronka berezi bat aurrera aterako dutenak. Hala ere, erronka honen atzean 6 familia daude zeinak beraien herria hobetzeko elkartasun erronka abiarazi duten. Erronka hau Linzatik hasi eta Leitzaraino igaroko da kirol alorrean. 150km eta 6000metroko desnibela izanen du froga baina zati garrantzitsuena elkartasunaren alorra litzateke. Alor honetan […]

Egun On, Auñamendi! Loizuko gizona hitzaldia, hondakinen kudeaketa eta euskarafobia

Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu . Bertan Mari Mar Agosen ahotik Loizuko gizonaren inguruko hitzaldiaren arrakasta jaso dugu .Ondoren Sustrai Erakuntzako Pablo Lorente izan dugu Nafarroan hondakinen kudeaketaren inguruko informea ekarri digularik. Bukatzeko Idoia Zabaltza izan dugu kasu honetan azken atse hauetan jaso diren euskararen kontrako zenbait epaia ekarri digu. Izenburua: Maiatzaren 13ko saioa […]

Hondakinen kudeaketa aztergai Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin

Atzokoan eman zuten aditzera beraien lan berria, hondakinen kudeaketaren ingurukoa. Nafarroa antza beti izan da hondakinen kudeaketaren aitzindari, baina ikerketa honek gauzak argi eta garbi utzi ditu. Honen inguruan Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin izan gara gaur solasean. Ikerketa osoa(PDFan): Hondakinen Ikerketa(gazteleraz)   Pablo Lorente Irati irratian

Loizuko gizonaren inguruko hitzaldia eta ekimen berriak

Ostegunetan bi astetan behin ohikoa dugu Auzperriko liburutegira bisita egitea. Gaurkoan hala izan da eta hantxe topatu dugu Mari Mar Agos gure laguna. Lehendabizi Loizuko gizonaren inguruko hitzaldiaren arrakasta nabarmendu digu. Ondoren, ekimenak pixkanaka-pixkanaka egiten joango direla komentatu digu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Agroekologiaren inguruko ikastaro batekin datorkigu Agotzenea Ekohezkuntza guneak

Interesa handiz jarraitzen dugu proiektu honen garapena hasier hasieratik. Esteribarren egokituta dagoen Agotzenea ekohezkuntza guneaz ari gara. Ekainaren 14 tik 16ra bitarte agroekologiaren inguruko ikastaro bat antolatu dute Gasteizko Sustraiak Habitat Design-eko lagunekin. Honen inguruan solasteko Agotzeneako kidea den Urtzi Arrietarekin izan gara gaurkoan. Izen ematea eta informazioa: info@etxeko.org / 616458356 / 638191329   Urtzi […]

Egun On, Auñamendi! Agotzeneako ikastaro berria eta Karrape irratira bisita

Askotan izan gara Agotzenea Ekohezkuntza gunean eta gaur agroekologiaren inguruko ikastaroa aprobetxatuz bertatik pasa gara Urtzi Arrietarekin egotera. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Maiatzaren 12ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

ETAren historia ikuspegi literario eta intimo batetik eginda

Hori da ondorioztatu daitekeena Arroz Urez liburua irakurrita. Gaurkoan igandean izanen den liburuaren aurkezpena aprobetxatuz liburuaren idazlea den Mikel Albisu Mikel Antzarekin izan gara. Berarekin nolakoak izan diren liburu honen hastapenak eta zergatiak errepasatu ditugu. LIburuan kointzidentziak eta kasualitateen bidez ETA erakundearen historiaren errepaso intimo eta literario bat egiten du idazleak. Aurkezpena datorren igandean izanen […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Arroz Urez eta Covid Gakoak

Gaurkoan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Mikel Albisu Mikel Antza idazlea izan dugu bere azken liburua Arroz Urez izenburuduna aurkezten. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik antigeno testen inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratiertara bisita eta Freedom for Juana Hala Bedin

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Gaur erabateko garrantzia izan du bere kronikan Aroztegia proiektuaren inguruko azken berriek. Gero, Euskalerria irratira egin dugu salto Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunek Freedom for Juana egitasmoko Koldo Alzolari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, aktibista […]