Egun on, Auñamendi!
Gaurkoan Julen Arangue izan dugu, Lizoaineko Kultur batzordeko kidea eta zinegotzia bera, irakurle klubaz eta dantza ikastaroaz hitz egiten. Ondoren Oihane Ordoñez Abaurregainako bizilaguna eduki dugu ihauterien inguruan elekatzen.Baite ere Erronkari aldera egin dugu salto eta Julian Gabasekin Erronkaribarko ageda errepasatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. […]