Pisu turistikoa tranpa edo aukera?

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, pisu turistiko eta hauetaz baliatzen diren web orrietaz aritu gara. Ederki asko azaldu digu Angel Marik komenigarria dela turismo jasangarrirako legedia betetzen duten zerbitzuak erabiltzea,beste zerbitzu hoiek normalean ezkutuko ekonomian darabilte eta. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein […]

Indar bat gara gu!

Lema horrekin aurkeztu zituzten Emakume Abertzaleon VII.Topaketa Feministak.Gaur Irati Gonzalez Bilgune Feministako kidea elkarrizketatu dugu. Larunbatean, Maiatzak 6 izanen dira topaketak eta bertaratzeko deia luzatu digu,bertan hainbat gai jorratuko bait dituzte bai alor teorikoan zein praktikoan. Izen ematea: Bilgune feminista 15 urte Infornazio gehiago: Programazioa Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio izan ditugu, Angel Mari Loperenarekin pisu turistikoez eta hauek sortutako polemikaz aritu gara eta Xanti Begiristainek Iruñea eta Baiona artean eduki gaitu.Baita ere gurean izan dugu Irati GonzalezEuskal Herriko Bilgune Fministako kidea zeinek azaldu digu zertan datza Berriozarren izanen diren topaketen helburua. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Erroibarko plan orokorrerako diruz lagunduko du Nafar Gobernuak

Zortzi udalei diru-laguntzak baimendu dizkiete beraien udal plan orokorrak egiteko.Elo, Basaburua, Berriobeiti, Cascante, Ibargoiti, Imotz, Ituren eta Erroibar dira, eta laguntzen zenbatekoa 696.000 euro da Nafarroako Gobernuak zenbait lankidetza-hitzarmen onartu ditu Elo, Basaburua, Berriobeiti, Cascante, Ibargoiti, Imotz, Ituren eta Erroibarreko udalekin beraien udal plan orokorrak egiteko. Plan horiek diruz laguntzeko baimendutako urte anitzeko gastu-konpromiso guztien […]

Irati Xtrem natura eta BTT maite dutenen zita

Gaur Arkaitz Karrika Irati Xtrem antolatzaileetako bat elkarrizketatu dugu. Larunbatean, Maiatzak 6 da aurtengo zita, Auritzen hasiko da martxa. 2 ibilbide ezberdin BTT zaleentzat eta Arkaitzek ere aipatu digunez naturaz gozatu nahi duenak baduela tokia martxa honetan. Izen ematea: Egunean bertan edo martxaren web ofizialean Ibilaldia: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Arkaitz Karrika izan dugu gurean Irati Xtrem BTT martxaren inguruan hitzegiten. Gero ere Resu Ansorena aritu zaigu Orbaitzetako Kultur ekimenak antolatutako urtemuga jaiaz mintzatzen. Bukatzeko Unai Karrape irratitik izan dugu gurean eta baita ere Bernadette Argain Irulegi irratitik euren zonaldeetako berriak ekarriz. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Quark saioa izan dugu masa negatiboari buruz hitzegiten . Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Gero ere Info 7ko lagunek Adolfo “Txiki” Muñoz ELAko idazkari nagusiari eginiko elkarizketa ekarri dugu gurera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 2ko saioa Iraupena: 2:30 […]

4 erromes erreskatatu behar izan dituzte

Asteburu luze honetan nabaritu da erromes kantidadea ugaritu dela. Eta igandean ere nahiz eta eguraldi kaxkarra izan nabaria izan zen erromesen joan etorria. Halere 4 lagunentzat bidea ez zen batere gozoa izan. Eguraldi kaxkarra zela eta igande honetan erreskatatuak izan bait ziren hipotermia zantzuekin. Lau lagunak Orreagako aterpetxera eraman dituzte suhiltzaileek eta ez dute osasun […]

Landarte, landa eremuaren kolaborazioarekin

Mikel Ozkoidi Nafarroako Gobernuko Kultura Herritarraren burua izan dugu gurean. Aurreko egunetan aurkeztutako proiektu baten inguruan aritu zaigu, Landarte alegia, arte garaikidea eta landa eremua bategingo dituena. Ondo azaldu digu zein den proiektuaren helburua eta zer nahi den atera eta are gehiago animatu gaitu proiektuan parte hartzera. Larunbat honetan Apirilak 29 hitzordua dugu beraz, goizeko […]