Errigorak 10 urte bete ditu aurtengo 10 urte bete-bete kanpainarekin

10 urte dira Erriberako ekoizleak, euskara eta kontsumitzaileak batzeko ahaleginean Errigora sortu zenetik. 10 urte hauetan sekulako garrantzia hartu duen proiektua dugu, zonalde ez-euskaldunean euskararen aldeko dinamikak egituratzen. Horretaz aparte izugarrizko lana egin da ere Erriberako ekoizleen produktuak txoko aunitzetara bideratzen eta bitartekariak kentzen. Hori da Errigora eta azaroaren 9a bitarte 10 urte bete-bete lemapean […]