Egun On, Auñamendi! Maskarillak egiteko sarea, Pirinioko Mikroipuin lehiaketa eta internazionalismoa

Gaur Abaurregainan hasi dugu saioa, Maskarillak egin eta banatzeko sareaz mintzatu baikara bertako Blanca Carballorekin.   Ondoren, Idoia Zabaltza .izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurko saioan luze eta zabal mintzatu gara Pirinioko II. Mikroipuin Lehiaketaz. Bukatzeko, Hala Bedi Irratiko Xabi Lasaren kolaborazioa hartu dugu izandako tentsio internazionaletaz jabetzeko. Izenburua: Maiatzaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Martxoak 8 Agoitzen, Marisa Goñirekin solasean

Igandean izanen da Emakumearen Eguna eta Euskal Herriko hainbat herri zein hirietan Agoitzen ere hainbat ekimen antolatu dituzte egun hau ospatu eta aldarrikatzeko. Guzti honetaz solasteko Marisa Goñi Berdintasun zinegotziarekin egin dugu topo, lehen eskutik jaso dezagun Agoitzen izanen den egitaraua. Martxoak 7-8rako egitaraua: Marisa Goñi Berdintasun zinegotzia Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Martxoak 8 Aezkoan eta Agoitzen

Gaurko saioan Gure Aizpeako kideak diren Cristina Saura eta Karmele Galartza izan ditugu. Aezkoan, martxoaren 8aren karietara antolatutako kontuetaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Agoitz aldera jo dugu eta bertako Berdintasun zinegotzia den Marisa Goñirekin aritu gara martxoaren 8rako hirian antolatu duten ekimenetaz . Izenburua: Martxoaren 5eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Bertso eta natura artean

Larunbata 19:00tan Agoitzeko kultur etxean poesiarekin zita bat dugu. Bertan “El Azar de los Nombres” liburua aurkeztuko da eta aldi berean “Naturaleza Versal” ekimeneko hainbat parte-hartzaile arituko dira euren poemak irakurtzen. Guzti honetaz, Socorro Latasarekin hitz egin dugu, bera baita “El azar de los nombres” liburuaren egilea. Gure gozamenerako ere hainbat poema utzi dizkigu. CORAL […]

Egunon Auñamendi! Aralarretik Agoitzera; albisteak, kantuak eta artea

Aralar irratiko Martin Juanenak egunan jarri gaitu Lekunberrik festetarako gonbitea eginez. Aizkolariak, herri kirolariak eta pilotari ezagunak arituko dira bertan. Eskualdeko berriak eman eta bertara joateko gogoa piztu zaigu. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuzak berriz Agoitzen ireki berri den Uholdeak – mahaian arte erakusketaren berri eman digu irratian. Quark zientzia dibulgazio saioa ere izan dugu […]

Nafarroako artisten lanak ikusgai Agoitzen

Arte garaikide erakusketa paratu dute Agoitzko kultur etxean Uholdeak – mahaian izenburupean. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuza izan da gurekin Irati irratian. Amaia Molinet, Maia Villot, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz eta Fermín Díez de Ulzurrun artisten lanei buruz mintzatu zaigu arte ekoizpenaren arduraduna. Oskia Abarzuza Irati irratian.