Eskola garraioan izandako murrizketen kontrako aldarria

Gaur protesta eguna izan dute Garraldako eskola garraioaren baitan. Nafar Gobernuko Hezkuntza departamentutik aldaketarik ez denez egon Abaurregaina, Garaioa, Orbaitzeta eta Hiriberriko gurasoek ez dituzte euren seme-alabak eskola garraioan igo. Garraldako eskolako kanpokaldean kontzentrazioa burutu dute, murrizketa salatuz. Honetaz solastu gara Patxi Encaje, Ainhoa Mendia, Maite Maisterra eta Karlos Buenorekin. Patxi Encaje Irati irratian Ainhoa […]

Egun On, Auñamendi! Garraldako eskolako garraioa hizketagai

Gaurkoa Garraldako eskolako garraioarekin dagoen arazoaz aritu gara hizketan. Horretarako, Abaurregainako alkatea den eta gurasoa den Patxi Encaje izan dugu gurean. Ondoren, Garraldako zuzendaria eta bertako ama den Ainhoa Mendiarekin izan gara bere ikuspegia jasotzeko. Hori amaituta, Garaioako Maite Maisterrarekin izan gara bere iritzia eman zezan, bera Garraldako eskolara doa haur baten ama baita. Bukatzeko […]