Xixka-mizka xaramelatuz emankizuna eskainiko du Atarrabiako abesbatzak larunbatean Auritzen

20 urte daramazkite Atarrabiako Abesbatzako lagunek Euskal Herriko eta kanpoko txoko zenbait kantuz girotzen. Lagun batzuen kantuaren inguruko afizioak eraman zituen batzera eta ezkeroztik lagun gehio batu zaizkie. Hainbat emankizun eginikoak ditugu eta Auritzera datoz Xixka-Mizka Xaramelatuz “Un concierto para comerselo” emankizunarekin. Abesbatza eta emankizuna ezagutzeko gaur irratian bertako kidea den Arantxa izan dugu gurean. […]