Kantuz jantziko dute Tafalla igandean Euskal Herriko Kantuz egunean

Euskal Herri osotik etorritako 800 bat kantuzale izena emana dute Tafallan igandean ospatuko den Euskal Herria Kantuz egunerako. Goizean goizetik indarrak hartu, ahotsak leundu eta ekinen diote kantuari. 2014. urtetik ospatzen da egun hauxe eta aurten Tafallari egokitu zaio. Kantuaz aparte, zita aprobetxatu eginen dute Fermin Balentzia abeslariari merezitako omenaldia egiteko, kantuari eta batez ere […]

Xixka-mizka xaramelatuz emankizuna eskainiko du Atarrabiako abesbatzak larunbatean Auritzen

20 urte daramazkite Atarrabiako Abesbatzako lagunek Euskal Herriko eta kanpoko txoko zenbait kantuz girotzen. Lagun batzuen kantuaren inguruko afizioak eraman zituen batzera eta ezkeroztik lagun gehio batu zaizkie. Hainbat emankizun eginikoak ditugu eta Auritzera datoz Xixka-Mizka Xaramelatuz “Un concierto para comerselo” emankizunarekin. Abesbatza eta emankizuna ezagutzeko gaur irratian bertako kidea den Arantxa izan dugu gurean. […]

150 kantez osatutako kantutegia plazaratu du Kebenko elkarteak

Kebenko Uskara elkarteak lan itzela egin du azkenaldian kantutegi propio bat editatzeko. Erronkarirako pentsatuta zuten hori aldiz pirinio osorako proiektu izatera zabaldu dute eta horren koordinatzailea den Koldo Viñualesekin izan gara kantutegiaz solasten. Abestien artean ibarra bakoitzetik 6na kanta sartu dituzte kantutegian. Laister izanen da eskuragarri zenbait tokitan. Koldo Viñuales Irati irratian