Ekitaldiz beterik dator Agoitzeko jaien aurretiko astea

Motza geratzen omen zitzaizkien Angiluerreka elkarteko kideei Agoitzeko jaien iraupena eta badira urte dexente jaien aurretiko astea ekimenez hornitzen dabiltzala. Aurten hala izanen da eta egitarau oparoa prestatu dute jaiei begira beroketa lanen antzera. Larunbatetik ostegunera antolatu egin dituzte ekinaldiak, zenbaitetan bidelagunak bilatuz. Auzolanean eraikitako egitarauaren berri eman digu Angiluerreka elkarteko kidea den Arrieta Iribarrenek. […]

Eskuz dantza emankizuna sarrera guztiak agortzeke taularatuko dute Agoitzeko Dantza Taldeak

Bertako antzerki taldearen laguntzaz emankizun berri bat prestatu dute Agoitzeko Dantza taldeko kideek. 2 urtetan behin ikuskizun bat egitea adostu egin zuten eta aurten pelaireen bizimodua dantza eta antzezpen bidez taularatzea otu zitzaien. 65 lagunetik gora hartuko dute parte emankizunean eta jadanik sarrera ia guztiak salduta dituzte, soilik larunbaterako gutxi batzuk geratzen direlarik. Hau ikusita […]

Egun On, Auñamendi! EuroVelo3 , Agoitzen Taupadak eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetan asteazkenean izadako EuroVelo3aren aurkezpenaz solasten hasi dugu, Karlos Bueno, Aezkoako Batzarreko lehendakariarekin. Ondore Arrieta Iribarren Agoitzeko dantzarien elkartekoa izan dugu Taupadak ikuskizunaz mintzo. Bukatzeko, Julian Gabas izan dugu Erronkariko azken unekoak aipatzen. Izenburua: Maiatzaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko