Larunbatean ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa

Iazko arrakasta ikusita larunbata honetan ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa. Luzaiden sortua eta bertan errotutako froga ez lehiakorra dugu hauxe. Lehen edizioan bi ibilbide ziren, honetan hirugarren bat gehitu diote. Bertaratzen diren horiek Luzaideko inguruetatik egindako ibilbide ederretaz gozatzeko aukera izanen dute AstoLabur, Astoluze eta Astokeri ibilbideei esker. Aurten gainera denek elkarrekin bazkaltzeko […]

Irailaren 13 eta 14ean izanen da Luzaiden Astobizkar BTT ekimena

Ostiralean aurkeztu zuten ofizialki Astobizkar BTT ibilaldia. Auñamendi Natur Kirol elkarteak, Biok , Garmendia bizikletak, Arteka eta Irati Active enpresarekin batera antolatutako kirol jarduera dugu. Luzaidetik irtenda bi ibilbide izanen ditu mendi bizikletaz egin behar den ibilaldiak, motza 27,9km eta luzea 48km inguru dituztelarik. Luzaidetik abiatu eta Astobizkar igotzea dute helburu bertako bidexkak aprobetxatuz. Ibilaldiaz […]