Ostiralean izan zuen Auñamendi Natur Kirol taldea bere abiaratzea

Ostirala honetan Auñamendi Natur Kirol elkarteko lagunek mugarri garrantzitsua zuten deituta. Lan asko egin eta gero bere abiaratze saioa zuten eta Urrobi kanpineko aretoan 45 lagunen aurrean gauzatu zuten abiaratze hori. Orain arte egindakoak aurkeztu eta bazkidetzea bultzatzea zuten helburu. Momentuz hiru kirol-lerro izanen ditu taldeak, txirrindularitza (errepidea eta BTT), senderismoa eta Trail-runninga.Horretaz aparte hurrengo […]

Asteburuan aurkeztuko dute Auñamendi Natur Kirol Elkartea Orondritzen eta Arrietan

Gure zonaldean bada naturan modu batea edo bestean kirola egiteko. Holako egoeratan dauden lagunak batzeko proiektua aurkeztuko dute asteburu honetan Orondritzen eta Arrietan. Proiektu honek Auñamendi Natur Kirol Elkartea du izena eta naturan kirola sustatu eta kirolarien arteko erlazioak sendotzea du helburu. Gaur aurkezpen hauek aitzakitzat hartuta Auñamendi Natur Kirol Elkarteko sustatzeilea den Olaia Martinez […]