Igogailua eta normaltasunera itzulera

Bueno esan genezake normaltasun batean lan egiteko garaia heldu dela Auzperriko Liburutegia. Gaurkoan Mari Mar Agosek jakinarazi digunez igogailua erabilgarri dago eta honezkero lanak ia amaitutzat eman daitezke. Honezkero, Liburutegiak bere normaltasuna berreskuratu egin du eta espazioa erabilgarri duzuela gehitu digu.   Mari Mar Agos Irati irratian

Pasatako ekimenak eta irakurle taldea Auzperriko Liburutegian

Pixkanaka pixkanaka dabil martxa hartzen Auzperriko Liburutegia. Hainbat ekintza burutu ahal izan ditu eta asteartean Irakurle taldea batu zen berriz ere Maddi Ane Txoperenaren Ene Baitan Bizi da eleberriaren inguruan solasteko. Hau guztiaz Mari Mar Agosekin hitz egin dugu. Nahiko lanpetuta ibili da Mari Mar Liburutegi Mugikorren kongresua koordinatzen eta hain da langilea jakin izan […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, Venezuelako egoera Hala Bedin eta Sarean Euskaraz

Aspaldi ez ginela Auzperriko Liburutegian egoten eta gaurkoa aprobetxatu dugu bertaratzeko. Bertan azken ekimenei buruz eta etorriko direnei buruz elekatu gara Mari Mar Agos liburuzainarekin. Ondoren, Venezuelako egoeraz mintzo zen Mikel Morenoren kolaborazioa hartu dugu Hala Bedi irratitik. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Sarean Euskaraz dinamikaren inguruan solasean. Izenburua: Urriaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegiko funtzionamendua, Erroibarreko haize-errota parkeari helegiteak eta Euskararen inguruko planak eta erasoak

Gaurkoa Mari Mar Agos bisitatzen hasi dugu. Auzperriko liburutegira jo dugu bere funtzionamendua eta ordutegiaz enteratzeko. Ondoren, haize-erroten makroproiektuari aurre egiteko bai Haize Moreak eta baita Erroibarko Euskal Herria Bilduk ere aurrera atera duten dinamika ezagutu dugu, EH Bilduko Ainara Ekisoain eta Haize Moreako Leire Remiroren ahotsetatik. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu gurean euskararen inguruko […]

Liburutegiko funtzionamendu berria eta ordutegi aldaketa

Obrak direla eta Auzperriko liburutegiak bere jarduna moldatu behar izan du eta honen inguruan solasten hasi gara Mari Mar Agos liburuzainarekin. Irailaren 15ean ordutegi aldaketa izanen dela gehitu digu ere. Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Liburutegiko funtzionamendua, Pantailak Euskaraz eta Era Nafarroako edukiak

Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu. Bertan Mari Mar Agos liburuzaina opatu dugu eta obrak direla eta liburutegiak duen funtzionamendu berriaz solastu zaigu. Ondoren, Pantailak Euskaraz dinamikako Alex Aginagalde izan dugu dinamika bera eta honen lana aurkezten. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Era Nafarroak barnebiltzen dituen edukiak bergogoratzen kurtso berria hastear denean. Izenburua: Irailaren 2ko […]

Obrak eta isuriak Auzperriko liburutegian

Asteartean sekulako sustoa hartu zuten Auzperriko liburutegian, igogailua jartzeko obretako lagunek gas hodi bat zulatu eta isurketa gertatu zenean. Liburutegia hustu behar izan zuten nahiz eta publikoari itxita dagoen. Obretaz eta susto honetaz solastu gara Mari Mar Agos liburuzainarekin Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Obrak liburutegian, Baratxinto fest eta Agoitzeko euskararen astea

Gaurko saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu , bertan Mari Mar Agos laguna topatu eta igogailuaren inguruko obraren inguruan solastu zaigu. Ondoren, Baratxinto Fest jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Ander izan ditugu. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzeko Euskararen astearen balorazioa egiten. Izenburua: Abuztuaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Maria Moliner saria jaso berri Auzperriko liburutegian

Atzokoan jaso zuen Mari Mar Agosek 2020ko Maria Moliner saria. Telematikoki izanda ere berezia izan zen bere kideekin elkar topatu ahal izana. Gehitu digu ostirala 23a liburutegia itxita egonen dela eta aurki zenbait egunetan igogailua jartzen ibiliko direnez hainbat egunetan ezingo da liburutegira sartu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Maria Moliner saria, Kubako egoera Naiz irratian eta Agoitzeko Euskararen astea

Gaurko saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu , bertan Mari Mar Agos laguna topatu eta jaso berri duen Maria Moliner sariaz solasten ibili gara Ondoren, Naiz irratitik hartutako Salvador Gonzalezeri Euskadi Kubako kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera zeina Kubako egoeraren inguruan  dabilen. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzeko Euskararen asteaz solasean. Izenburua: Uztailaren 22ko […]