Aurizberriko Liburutegiko berriak eta Liburuaren eguna

Bi astetan behin jotzen dugu Mari Mar Agosekin egotera eta hala egin dugu gaurkoan. Laister apirilaren 23an, liburuaren eguna izanen da eta aurten ekimen gutxi izanen direla esan digu, data eskasetan tokatzen baita. Apirila amaieran Baziren Behin 9 liburutegiko ipuin berria landuko dutela esan digu ere. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Ekimenez beteta hasiko da udaberria Aurizberriko Liburutegian

Udaberrian loreak eta zuhaitzak loratzen diren bezala, liburutegian ekitaldiak ere loratzen dira, Aurizberriko Liburutegian hala izan ohi da behintzat. Gaurko kolaborazioan Mari Mar Agos liburuzainak datozen asteetan izanen diren ekitaldien berri eman digu eta a zer nolako jarduna. Martxoak 28- Panorama liburuaren aurkezpena (Gonzalo Santoma)Apirilak 1- Euskerazko Literatur solasaldiak Andrezaharraren manifestua liburua ardatzApirilak 2,3- Adimen […]

Baziren behin 9 liburutegi eta Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Elurrari aurre eginda aurrera eraman zuten aurreko ostiralean Baziren Behin 9 liburutegi egitasmoa, Artaldea liburu eta tailerrarekin. Hilabete lasaia izan ohi da otsaila liburutegian baina halere bada zer egiterik eta lanean harrapatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Liburuak banatzeko zailtasunak eta nobedadeak Aurizberriko Liburutegin

Gaurko kolaborazioa kexa batekin hasi dugu, Mari Mar Agos liburuzainak digun moduan gaur egun dituen ordu kopuruak ez diola aukera ematen dituen banaketa guztiak egiteko. Hori esanda liburutegiko nobedadeak ekarri dizkigu, irakurle taldearen bilkura, Baziren Behin 9 liburutegi,… bada mugimendua. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Aurizberriko liburutegiko azken berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Bueltatu gara Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera. Gaurkoan besteak beste Euskarazko Irakurle taldeaz hasi zaigu solasten. Horren ondoren Baziren Behin 8 liburutegi ekimenaz hitz egin digu, zeina 8tik 9 izatera pasako den aurten, 2 liburutegi joan eta 3 sartu baitira. Mari Mar Agos Irati Irratian: