Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Emozioak nerabezaroan: Tristura, Beldurra eta Frustrazioa

Gaurko kolaborazioan emozioen inguruan solasean jarraitu dugu, zehazki tristura, beldurra eta frustrazioan atentzioa jarriz. Miren Cia Urrutia nerabezaroan adituak emozio desatsegin hauen inguruan solastu zaigu, aurrekoan poztasuna, maitemintzea eta euforia landu genituen eta. Aipatu izan dugun moduan emozioak ez dira onak ala txarrak denak beharrezkoak baititugu erregulaziorako. Emozioaren iraunkortasunak edota gehiegikeriak dira txarrak edo ondorioak […]