Euskal presoen egoera berriaren aldarri eta salaketa irmoa eginen da Bilbon larunbatean

Sakabanaketaren aroa itxitzat pausuak ematen jarraitzearen beharra nabarmendu digu gaurkoan Mikel Mundiñano Sare Herritarrako kideak. Aro aldaketak itxura berri bat behar du eta horretarako ikur berri bat sortu dute euskal presoen etxeratzeko bidearen aldarri izateko. Honekin batera larunbatean Bilbon izanen den mobilizaziora batzeko deia luzatu digu. Herritarren bultzada beharrezkoa dela nabarmendu du ere gatazka betikotu […]

Presoen etxeratze bideari bultzada emateko deia egin du Sare Herritarrak

2022. urtea mugitua izan da gartzela mugimenduei dagokionez, Euskal Presoen Kolektiboaren gehienek Euskal Herriko espetxeetan diren arren oraindik badira lehengo egoeratan iltzatuta mantendu nahi gaituzten indar zenbait, graduen erregresioan ikusi den bezala. Urte amaieran Etxera bidea gertu izenburupean hainbat mobilizazio deitu ditu Sare Herritarrak eta guzti honetaz solastu gara Mikel Mundiñano lagunarekin. Urtarrilaren 7an ere […]