Gasteiz hiriak hartuko du aurtengo Euskal Herriko Kantuzaleen topaketa Bagare Bagoaz lelopean. Larunbatean izanen da eta Euskal Herri osotik hurbildu eginen dira ahotsak prest izanik Gasteizen barna hainbat kantu egitera. Bazkarian 675 lagun hartuko dute parte baina kantari gehiago espero dira egunean zehar. Honen inguruan Gasteizko Kantuzale elkarteko Kandi Anda izan dugu solasean eta berak kantuzale guztiei dei egin die Gasteizera gerturatu daitezen.
EGUNEKO EGITARAUA:
11.00 – KANTU TALDE GUZTIEN TOPAKETA Probintzia Plazan (Aldundia).
12.00 – Ongi etorria, kantuak eta KANTUJIRA ibilbidearen hasiera.
14.00 – KANTUJIRAren amaiera Santa Barbara-Azoka plazan.
14.30 – HERRI BAZKARIA Iradier Arenan.
17.00 – Bazkalosteko KANTU SAIOA eta JAUZI-DANTZAK Foruen Plazako Pilotatokian.
Informazio gehiago : Euskal Herria Kantuz webgunea
Kandi Anda Irati Irratian
