100 lagun euskara ikasten Pirinioetan

Pozik daude AEK-ko lagunak aurtengo matrikulazio kanpainarekin. Pirinioetako AEK-ko Ana Colomok Irati irratian jakinarazi duenez aurten 100 lagunek eman du izena dagoeneko. Aurtengo eskaintzaren berri eman, ikastaro mota ezberdinak aurkeztu eta ibar ezberdinetan izango diren batzar informatiboen berri eman digu.Elkarrizketa entzuteko:

Dylan Inglis Iratiko oihanari buruzko ikerketa egitera hurbilduko da

Albiste bitxia ekarri digu Idoia Zabaltzak Irati irratira. Egun gutxi barru Inglaterran sortutako euskaldun berri bat hurbilduko da inguruotara. Dylan Inglis, Inglaterran euskara ikasi eta Euskal Herria, gure hizkuntza eta euskalkiak ondo menperatzen dituen ingelesa da. Aurki, Iratiko basoaren inguruko ikerketa bat abiatuko du, eta jendea elkarrizketatzen arituko da herriz herri. Hizkuntza, lana, lurraldea eta […]