Egun On, Auñamendi! AEK-ko matrikulazio kanpaina eta Pariseko Bake artisauei epaiketa Naiz irratian

Gaurkoa Garazi Iribarrenekin hasi dugu. AEK-ko kidea bera, aurtengo matrikulazio kanpainaz aritu zaigu. Ondoren, Naiz irratiko lagunek EH Baiko kidea den Jokin Etxebarriari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Parisen izaten ari den epaiketaz solasten duena. Izenburua: Irailaren 7ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Badator Aek-ako 22-23 ikasturterako matrikulazio kanpaina

Urtez urte helduen euskalduntze lanetan dihardu AEK euskaltegiak. Aurten hala izanen da ere, jada hasiak dira matrikulazio kanpainarekin, han eta hemen informazioa zabaltzen. Datorren asterako pausu bat aurrera egin eta informazio eta zalantzak argitzeko bilkura eginen dute Pirinio osoan zehar. Hau guztiaz, AEK-ko kidea den, Garazi Iribarrenekin solastu gara. Berak aipatu bezala, euskara ikasteak mundu […]

Egun On, Auñamendi! Korrika kulturala eta Donbass-eko egoera Hala Bedin

Gaurkoa Korrika Kulturalaren inguruan solasten hasi dugu AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin. Ondoren, Erronkariko konexioa huts egin digunez Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazioa ekarri dugu Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin zeina Donbass-en inguruan solasten aritu den.   Izenburua: Otsailaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Korrika kulturalaren baitan motorrak berotzeko ekimenak antolatu dira hilabete hauetan zehar

Korrika batzordeak buru-belarri dabiltza lanean. Ibar bakoitzean zenbait euskaltzale batu eta Korrikari begira beroketa ariketak bultzatzera animatu zaizkigu. Ekimen guzti hauetaz solastu gara Garazi Iribarren AEK-ko kidearekin. Jendea gogotsu dabilela nabaria dela aldarrikatu du gurean eta Korrika Kulturalean antolatutako ekimenetan edota Korrikan bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu. Korrika Kulturala egitaraua Otsailak 26 Garralda 12:00 Plazan […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Korrika

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Auzolotsen 6. atala izan dugu gaurkoa, Gurpildun aulki hegalariak izenburua duena. Ondoren, Korrikaren inguruan solastu gara AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin.   Izenburua: Urtarrilaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Badator Korrika eta bere motorea diren Korrika Batzordeak

Martxoaren 31tik Apirilaren 10era izanen da aurtengo Korrika. Eskuz esku ibiliko da lekukoa Euskal Herriko herri eta auzoetatik. Gurean, Pirinioetan apirilaren 4ean izanen dugu, Irunberritik sartu, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Aurizberri, Auritz, Orreaga eta Luzaide gurutzatuko dituelarik. Ekimen erraldoia dugu Korrika eta aurtengo edizioa HitzEKin leloa hartu du, euskarak hitzak eta ekintzak behar baititu. Honen inguruan […]

Errigoraren 2020ko Eskutik eskura kanpaina

Badator euskara sustatu eta bertako produktuak bultzatzeko kanpaina berria Errigoraren eskutik. Olioa zein kontserbak eskatzeko unea ireki dute eta honetaz elekatzeko AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin izan gara, eskariak nola burutu eta non jaso ditzazkegun jakiteko. Eros daitezkeen produktuak: Eskariak burutzeko: Errigora AEK-ko Garazi Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Irrati buelta Euskalerria eta Xorroxin irratietatik eta Errigorako Eskutik Eskura.

Gaurkoa hasi dugu ohiko irrati bira egiten. Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu eta bertatik, Mikel Bujandak eta Julen Zelaietak pasa dizkigute euren kronikak. Bukatzeko, AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenek Errigorako “Eskutik-Eskura” egitasmoa azaldu digu. Izenburua: Martxoaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko