Egun on, Auñamendi! Irrati buelta Euskalerria eta Xorroxin irratietatik eta Errigorako Eskutik Eskura.

Gaurkoa hasi dugu ohiko irrati bira egiten. Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu eta bertatik, Mikel Bujandak eta Julen Zelaietak pasa dizkigute euren kronikak. Bukatzeko, AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenek Errigorako “Eskutik-Eskura” egitasmoa azaldu digu. Izenburua: Martxoaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Euskalerria irratia, Xorroxin irratia eta Greziako errefuxiatuen egoera Hala Bedin.

Saio honetan, astelehenero bezala Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatzen hasi dugu. Bertatik, Mikel Bujandak eta Julen Zelaietak pasa dizkigute euren kronikak. Bukatzeko, Hala Bedi irratian eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu gurera, Grezian dauden errefuxiatuen egoeraz jabetzeko. Izenburua: Martxoaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Euskalerria irratia, Xorroxin irratia eta hizkuntz minorizatuak Kongresuan

Gaurkoa Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu. Bertako kronika Mikel Bujandak eman digu ohikoa den moduan. Ondoren, Lesaka aldera pasa gara, Xorroxin irratiko Julen Zelaietak Baztan-Bortziri-Malerrekako kronika pasa zezan. Bukatzeko Hala Bediko lagunek Paul Rios Kontseiluako buruari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, aurreko astean Kongresuan izan baitzen hizkuntz minorizatuen aldarria eramaten. Izenburua: Otsailaren 17ko saioa Iraupena: […]

Egun on, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratiko kronikak eta Tortura

Gaurko saioan astelehenero egiten ditugun bisitak jarraitu ditugu. Lehendabizi, Euskalerria irratira jo dugu Mikel Bujandarekin egotera eta Iruñea-Iruñerriko kronika jasotzera. Bigarrenik, Lesakara egin dugu salto, eta bertatik aritu zaigu Julen Zelaieta. Bi kroniken ondoren, amaitzeko Torturaren gaia jorratu dugu Mikel Zabalza Herri ekimenaren bi deialdiak direla eta. Izenburua: Otsailaren 10eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu […]

Egunon Auñamendi! Iruñerria eta Baztan-Bidasoako berriak eta herrietako hauteskundeen emaitzak

Astelehena. Kirol emaitzak. Ezkurdia 4 1/2ko txapeldun. Iker Vicentek Nafarroako aizkolari txapelketa irabazi du bosgarrenez. Aria, Aribe, Garralda eta Orbaizetan hauteskundeak. Erronkarin beste horrenbertze. Euskalerria irratiko Mikel Bujandak aktualitatea ekarri digu, eta Xorroxin irratitik Doneztebeko ferieatik eskualdez eskualde aritu gara.Udalbiltzako lehendakari hautatu berri Jabi Asurmendirekin ere aritu gara irratsaioan. Izenburua: Azaroaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 […]