Zaporeak egitasmoak esne bilketa eginen du larunbat honetan Grezian diren errefuxiatuei bideratzeko

Lan itzela egiten du Zaporeak egitasmoak Grezian diren errefuxiatuekin, egunero milaka otordu prestatuz eta ahal den laguntza guztia ematen. Laguntza horrek bultzada bat behar duela iritzita esne bilketa abiaraziko dute Nafarroan larunbat honetan. Hau guztiaz solastu gara Fermin Artola Zaporeakeko kidearekin. Fermin Artola Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Zaporeaken esne bilketa, Manex eta animaliak eta liburutegiko berriak

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 59. istorioa kontatu digu, Manex eta elurtea izenburua duena. Ondoren,Zaporeak elkarteko Fermin Artola izan dugu asteburu honetako esne bilketaz solastu zaigularik. Bukatzeko, Auzperriko liburutegia bisitatzen amaitu dugu Mari Mar Agosen ahotik bertako azken berriak jasotzen. Izenburua: Apirilaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Batzarrerako bozak, Zaporeak-en janari bilketa eta Joxemiel Bidadorren olerkiak

Saio honetan Aezkoako Batzarrerako hauteskundeekin hasi gara. Gurean izan ditugu EH Bilduko hautagaitzako Karlos, Gonzalo eta Leire. Honen ostean, Zaporeak elkarteak deitutako janari bilketaz aritu gara bertako partaide den Fermin Artolarekin. Bukatzeko, Joxemiel Bidadorren lau olerki eder ekarri dizkigu Xanti Begiristain Madotzek ohiko kolaborazioaren barnean. Izenburua: Irailaren 24ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]