Egunon Auñamendi! Euskararen egunean, Biba Nafarroa aldarrikatuz

Saio berezi xamarra egin dugu gaur. %100 euskaraz. Abenduaren 3an IRATI IRRATIA ez da itzali! Etxera bidean jarri gara, baina hizkuntzari so eginez, batez ere. Mila esker Zerika egiten duzuenok, elkarrizketatu ditugun euskaldunak, kantuak eskaini dituzuenak, bertsoak kantatu, abestiak eskaini dituzuenak. Gaur, Egunon Auñamendi! saioa Pirinioko ahotsa izan da, euskaraz. Euskararen eguna Irati irratian (saio […]

Egunon Auñamendi! Irulegi irratiko albisteak, Hazparneko Zinegin film euskaldunen festibala eta Euskaraldia

Albisteak eta aroaren gorabeherak jaso ondoren, Irulegi irratiko kronika aditu dugu gurean. Musikarekin, Hazparnerako bidea hartu dugu Behe Nafarroatik. Zinegin festibaleko Matiu Bordato izan da Irati irratian. Hazparneko Ttattola gaztetxeaz ere mintzatu gara, tartean. Itzuleran, Auñamendi pilota elkarteko Aitor Zazpek asteburuko partidak aipatu dizkigu eta Idoia Zabalzarekin 2020ko azaro eta abenduan burutuko den Euskaraldia hartu […]

Egunon Auñamendi! Tabakoaren kaltea eta musikaren onuren artean, bizi osasuntsu!

Medikuaren bisita izan dugu gaurkoan irratiko estudioetan, Jose Ignacio Ubau etorri da -3 urte jarraian aholkuak ematen- eta tabakoari buruz mintzatu gara batipat. Baionara jo dugu gero, Orbel taldearen doinuak ezagutu eta 1985eko irailaren 25ean Monbar hotelean GALek egin zuen atentatua ere gogoratu dugu. Izenburua: Irailaren 25eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko