Garraldako lana eginda 13 urteko lana amaitu du Daniel Iriartek

Garralda herriaren inguruko liburu eta ibilbidearekin emanen dio amaiera dekalogiari Daniel Iriartek. “Descubre Aezkoa-Eriden ezazu Aezkoa” proiektuaren sustatzaile eta egile nagusiak 13 urtez aritu da proiektua garatzen eta bide horretan bidelagunak  ez zaizkio falta izan. Hobby bat bezala hartutako lan honek askori beste Aezkoa bat ezagutzera eraman gaitu eta orain baditu proiektu gehiago garatzeke hori […]

Aezkoako ibilbidearekin amaitu dute Hormigoizko Muga proiektua

2017an eman zioten hasiera Hormigoizko Muga deritzon oroimen proiektua ekiteari eta urte guzti hauetan zehar 30 bunker egokitu dituzte gazte bolondresen laguntzarekin. Orotara 1800 bunker daude Nafar Pirinioan eta hauen inguruan ere zenbait ibilbide (13 zehazki) egin izan dituzte hauen inguruko historia azaleratzeko.Proiektua gaur goizean aurkeztu da Orbaizetako Olan eta bertan izan da Ana Ollo […]