Egun on, Auñamendi! Haur eskoletako abisuak, poesia errezitaldia eta Pirinioko soinu banda 3. atala

Gaur haur eskoletako aurre-matrikulazioaz aritu gara abisuak pasatzen. Ondoren ostiraleko poesia errezitaldia bertan behera geratu zenez, Blanca Zazpe, Idoia Zabaltza eta Socorro Latasaren poesiak ipini ditugu. Bukatzeko 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu, gaurkoan Martinez- Saura familiaren unea, beraiek pasatako zerrenda ipini baitugu Pirinioko Soinu Banda 3. atalan. Izenburua: Martxoaren 18ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Egun on, Auñamendi! Pirinioko plana, Zaldibar Argitu eta Egunean Behin

Gaur Abaurregainako ihauterien inguruan solastu behar genuen, baina Koronabirusa dela eta bertan behera utzi dituzte. Honen ordez Pirinioko planaren inguruan Joseba Martinezekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gurera. Ondoren, Hala Bedi irratikoek Zaldibar Argitu plataformako kidea den Janire Lazkanori eginiko elkarrizketa jarri dugu. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Egunean Behin joku aplikazioaz solasten. Izenburua: Martxoaren 12ko […]

Pirinioko II. Mikroipuin lehiaketa

Gaurkoan Idoia Zabalza-ren kolaborazioa izan dugu. Pirinioetako II. Mikroipuin lehiaketaz aritu zaigu gaurko honetan. Hiru sail desberdin izanen dira, haurrena alde batetik eta 16 urtetik gorakoena, bata euskara menperatzen dutenena eta bestea euskara ikasten ari direnena. Apirilaren 25ean emango dituzte sariak, Auritzen prestatuko duten ekitaldian. Oinarriak eta informazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Mikel Zabalza Gogoan, Irulegi irratia eta II.Pirinioko Mikroipuin lehiaketa

Gaur Irulegi irratiko esataria den Bernadette Argainen kronikarekin hasi gara. Ondoren, otsailaren 13a izanda, Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko Lohizune Amatriarekin izan gara. Ekimenak antolatutako kontuak aipatu eta poltsa beltzen ekimenean parte-hartzera gonbidatu gaitu, Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Pirinioko II. Mikroipuin lehiaketaren inguruan elekatzen. Izenburua: Otsailaren 13ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egunon Auñamendi! Liburutegien nazioarteko eguna. Aurizberrikoa bisitatu eta Xamarren Etxera bidean komentatu dugu

Liburutegien nazioarteko eguna liburu artean eman dugu. Aurizberriko liburutegira jo dugu, eta bertako berri eman digu Marimar liburuzainak. Irati irratiko estudioetan berriz Idoia Zabaltzarekin Garraldako idazlea den Xamarreen Etxera bidean komentatu dugu. Izenburua: Urriaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Dylan Inglis Iratiko oihanari buruzko ikerketa egitera hurbilduko da

Albiste bitxia ekarri digu Idoia Zabaltzak Irati irratira. Egun gutxi barru Inglaterran sortutako euskaldun berri bat hurbilduko da inguruotara. Dylan Inglis, Inglaterran euskara ikasi eta Euskal Herria, gure hizkuntza eta euskalkiak ondo menperatzen dituen ingelesa da. Aurki, Iratiko basoaren inguruko ikerketa bat abiatuko du, eta jendea elkarrizketatzen arituko da herriz herri. Hizkuntza, lana, lurraldea eta […]