Egun On, Auñamendi! Neurogarapena eta hezkuntza, Covid gakoak eta Euskaraldiaren balorazioa

Gaurko saioa neuro-garapenaz eta hezkuntzaz solasten hasi gara Eloy Capapay terapeutaren laguntzarekin. Ondoren, Elhuyar fundazioko Ana Galarragak Covid 19aren gakoak ekarri dizkigu. Gaurkoan, gaitzaren berrinfekzioetaz solastu zaigu. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Euskaraldiaren balorazioa egiten. Izenburua: Abenduaren 10eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Manex eta Oilarra, Genero indarkeria detektatzeko ikastaroa eta Gaztealdia

 Saio hasieran, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Manexen istorioekin jarraitu du, Manex eta Oilarra izenburua duen istoriarekin alegia. Ondoren, Erroibarrera jo dugu Haize Morea eta Laurentxi elkarteko kidea den Leire Remirorekin egotera, Mankomunitatetik genero indarkeria detektatzeko abian jarriko duten ikastaroaz solasteko. Bukatzeko, Naiz irratiak Xabat Ilarregiri eta Maialen Arteagari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Gaztealdiaren inguruan. […]