Mugalur proiektuak muga inguruetan grabatutako podkasta aurkeztu zuen Kultur Olan
3 urte dira Mugalur Proiektua abiatu zenetik. Muga inguruko herritarren batzea eta honen inguruko hausnarketa guneak sortzea izan da bere helburua, betiere ez-ohiko erremintak erabiliz. Ohikoa izan da sormen lanak ikustea bilkura guztietan eta aurten sorkuntza berri bat aurkeztera etorri ziren igandean Orbaizetako Kultur Olara. Bertan iazko hiru topaguneetan (Irun-Hendaia, Bereko Benta, Sorogain) audioz grabatutako kontuekin […]