Egun On, Auñamendi! Sugarren mende eta Irailaren 11ko urteurrena Naiz Irratian

Astelehena dugu gaurkoa eta larunbatean Sorogainen Asisko Urmeneta izanen dugunez Sugarren Mende eleberri grafikoa aurkezten, berreskuratu dugu Imanol Ubauk egin zion elkarrizketa. Ondoren, Naiz irratikoek eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu gurera, irailaren 11ko erasoaren urteurrenaren harira Asier Blaseri eginikoa. Izenburua: Irailaren 13ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Sorogaingo tumulo berria aztertzen

Bazterrak arakatzen ibiltzen ohi da Juan Mari Martinez Txoperena. Arakatze horiek hainbat aurkikuntza egitera eraman ditu, azkenengoa Sorogaingo aterpetxetik gertu agertu den Tumulo bat litzateke. Holako monumentuak nola identifika daitezkeen azaldu digu eta baita zertarako balioko zuten ere. Juan Mari Martinez Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Sorogaingo tumuloak, Aralar irratia eta Covid 19a Elhuyar fundaziotik

Aurreko batean egin zuen aurkikuntza Juan Mari Martinez Txoperenak Sorogainen. Hiletetarako erabilitako tumulo bat Sorogaingo aterpetxetik gertu eta aurkikuntza honetaz aritu gara. Ondoren,  Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundazioak Covid 19aren inguruan bidalitako pilula jarri dugu. Izenburua: Urriaren 6ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egunon Auñamendi! Sorogaineko besta, Auritzeko feriak eta Belaguako berriak

Sorogaineko besten inguruan egin dugu lehenengo elkarrizketa antolatzailea den Aurizberriko Aitorrekin. Auritzen Joxepe Irigarai alkatea 1305. urtetik ospatzen den feriari buruz mintzatu zaigu eta Auritz margotu duten kuadroen liburua ere aurkeztu digu. Erronkari aldean berriz Belaguako berriak izan ditugu hizpide Venta Pitoko Julian Gabasekin. Izenburua: Irailaren 20ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko