Zalduako indusketa lanetako ate irekien jardunaldiak izanen dira larunbatean

Aurten 2 astez jardun dira Aranzadi Zientzia elkartearen gidaritzapean 15 lagun Zalduako indusketetan bolondres gisa lanean. Termak biltzen zituen eraikinean lanean jarraitu dute aurten eraikinaren perimetroa guztiz azaleratuz. Egituraren inguruan aurkitutako aztarnek, hau da, errekarri txikiz osatutako zoladura batek, dolia zati ugarik (zeramikazko ontzi handiak) eta erretako animalien hezurren zenbait hondarrek, elikagaiak biltegiratzeko eta prestatzeko […]