Zalduako indusketa lanetako ate irekien jardunaldiak izanen dira larunbatean

Aurten 2 astez jardun dira Aranzadi Zientzia elkartearen gidaritzapean 15 lagun Zalduako indusketetan bolondres gisa lanean. Termak biltzen zituen eraikinean lanean jarraitu dute aurten eraikinaren perimetroa guztiz azaleratuz. Egituraren inguruan aurkitutako aztarnek, hau da, errekarri txikiz osatutako zoladura batek, dolia zati ugarik (zeramikazko ontzi handiak) eta erretako animalien hezurren zenbait hondarrek, elikagaiak biltegiratzeko eta prestatzeko gune bat tratatu daitekeela planteatzen dute, halere kontu guzti hauek ikertzeke daude. Eguneroko bizitzako beste eguneroko objektu batzuk ere aurkitu dira, hala nola jolas-fitxak, txanponak, zeramikazko edo beirazko zenbait motatako zatiak, etab. Hauen berri emanen dute larunbatan izanen diren ate irekien jardunaldietan

Dena den ez da aurten egin duten lan bakarra, ATEA proiektuaren baitan Jauregiaroztegiaren hezegunean azterlan geoarkeologiko bat eraman dute aurrera, bertan topatzen diren sedimentuak aztertu eta Zalduako ingurumenaren bilakaera ezagutu eginen baitute.

Gaurkoan hau guztiaz solastu gara Aranzadi Zientzia elkarteko kidea den eta Zalduako indusketa lanen zuzendaria den Oihane Mendizabal Sandonisekin. Gogoratu digu larunbatean espero gaituztela azken aurkikuntzen berri emateko.


Ate irekierak: 
11:00 Euskaraz
12:00 Gazteleraz
 

Oihane Mendizabal Sandonis Irati Irratian

Iruzkindu