Euskal pilota eta Josta-Leku frontoiaren mendeurrena ardatz izanen dira Nabarraldek Auritzen antolatuko ekimenetan
Nabarralde fundazioak Auritzen urtero antolatzen dituen kultur asteak eta jardunaldiak euskal pilota izanen dute ardatz. Zergatia agerikoa da, aurten Auritzeko Josta-Leku frontoiak 100 urte betetzen baititu. Pilotan jolasteko erabili bada ere, Euskal Herrian frontoiak elkargune eta babesgune izan dira, gure agorak bailiran bezala. Honi erantzunez, Nabarraldek aste kulturala eta jardunaldiak antolatu ditu Auritzeko udalarekin elkarlanean. Pilota […]