Amaitu da ikasturtea Agoitz eta Aurizberriko euskarazko literatur solasaldietan zapore bikainarekin

Nerea Baldaren Azpimarrak eta Ernest Hemingwayren Fiesta Eguzkia jaikitzen da liburuen laguntzarekin amaitu ziren Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza idazleak dinamizatutako Agoitz eta Aurizberriko literatur solasaldiak. Ikasturtean zehar hainbat eleberri landu dituzte eta norbanakoen irakurketak amankomunean ipinita irakurketa bera aberastu egin dute solasaldi hauetan parte hartu dutenek. 6 saio izan dira eta genero eta prozedentzia […]

Andrezaharren subjektua hizketagai izan dute Agoitz eta Aurizberriko Literatur Solasaldietan

Mikel Albisu Mikel Antzak dinamizatutako irakurle talde edota literatur solasaldietan Mariluz Estebanen Andrezaharraren Manifestua liburua izan dute hizketagaia. Mikelek gaur aipatu digun bezala Mariluzek beste hainbat emakumerekin batera bere zahartzearen inguruko hausnarketak plazaratu zituen 2017aren bueltan sortutako liburu honetan. Bertan ezohiko olerkiak, pasarteak eta abar topa daitezke bukaeran manifestua bera irakur daitekenean. Mikelek ere beste […]

Hasi dira ikasturte honetako literatur solasaldiak Agoitz eta Aurizberrin

Urriarekin batera urtero legez hasi dira Agoitz eta Aurizberriko literatur solasaldiak edo irakurle taldeak. Talde hauek Mikel Albisu Iriarte Mikel Antzak dinamizatzen ditu eta hilabetean behin batzen dira liburu baten inguruan elekatzeko. Astelehenean Agoitzeko taldeak Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materialak liburua izan zuen hizpide eta asteartean aldiz Aurizberriko taldeak Gaël Fayeren Ene Herri Txikia. Pozik agertu […]