Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz Koldo Izagirre idazlearekin

Bertsoaren harria liburuan Euskal Herrian, plaza ezberdinetan dauden bertsolarien 21 eskultura aurkezten dizkigu Koldo Izagirrek. Aurreko astean hitzaldia eskaini zuen Iruñean, Bertso aroan. Aldamenean izan zituen Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus bertsolariak. Irati irratian Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz aritu da idazlea. Koldo Izagirre Irati irratian

Egunon Auñamendi! Zaraitzuera aztertu, Elkarrekin /together dokumentala eta “Etxerako bidean” Xamarrekin

Iñaki Camino hizkuntzalariarekin zaraitzuera eta euskararen historia izan dugu hizpide lehenbizi eta Itziar Garcia Zubiri film ekoizlearekin Elkarrekin / Together pelikulari buruz aritu gara solasean. Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlearen Etxera bidean saiakerak Euskadi saria jasoko duela jakin dugu gaur, eta berari Irati irratian egindako elkarrizketa ere entzun dugu. Izenburua: Urriaren 18ko saioa Iraupena: 2:40 […]