Egunon Auñamendi! Aralar irratiko berriak, Juan Etxamendi Bordel bertsolaria, Iruñeko pailazoak eta aurtengo doinu berriak

Asteartea. Albisteak eta eguraldiaren berri izan ostean Aralar irratiko Martin Juanenak bertako berri eman digu, eta kirol albiste ugari tartean. Pilota, aizkora. Eta Berri Txarrak taldearen agurraz ere mintzatu gara. Juan Etxamendi Bordel Luzaideko bertsolaria gogoratu dugu gero Koldo Izagirrerekin. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots ere gogoan izan ditugu, eta atzo Iruñean eskainitako agerraldia ekarri […]

Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz Koldo Izagirre idazlearekin

Bertsoaren harria liburuan Euskal Herrian, plaza ezberdinetan dauden bertsolarien 21 eskultura aurkezten dizkigu Koldo Izagirrek. Aurreko astean hitzaldia eskaini zuen Iruñean, Bertso aroan. Aldamenean izan zituen Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus bertsolariak. Irati irratian Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz aritu da idazlea. Koldo Izagirre Irati irratian