Ene baitan bizi da

Hori da jarraian elkarrizketatu dugun lagunaren lehen eleberriak duen izenburua. Lagun hori ohikoa zaigu Berria egunkarian idazten edota taula gainean bertsotan ikusten. Hala ere aitortu digunez, idaztea gustoko du eta hemen dator bere lehen eleberriarekin. Lagun hori Maddi Ane Txoperena Iribarren dugu eta berarekin batera eleberri honen nondik norakoak ezagutu ditugu, baita kulturaren egoeraz hausnartzeko […]

Egun On, Auñamendi! Manex eta behiak, Ene Baitan bizi da eleberria eta Olako jauregiko izen hautatzea

Gaur saioaren Xanti Begiristain Madotz izan dugu bere kolaborazioarekin. Gaurkoan Manexen istorio berri bat ekarri digu Manex eta behiak izenburupean. Ondoren, Maddi Ane Txoperena Iribarren kazetari, bertsolari eta idazle gaztea izan dugu bere Ene Baitan Bizi Da eleberriaz solasten. Bukatzeko Orbaitzetako Olan kokatua dagoen jauregiaren inguruko izen bozkaketaren berri eman dugu. Izenburua: Ekainaren 11ko saioa […]