Auritzen izanen da Sergio De Andres Magia duten ipuinak kontatzen

Larunbatean arratsaldeko 19tan izanen dugu Magia Duten Ipuinak aurkezten. Auritzeko Kultur etxean izanen dugu hitzordua Sergio De Andresekin. Artista polifazetiko honek narratiba eta ukitu majikoak tartekatuz beste mundu batera eramanen gaitu. Gaurkoan gurean izan dugu honen inguruan solasten.   Sergio De Andres Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Magiadun ipuinak, Afghanistango egoera Naiz irratian eta Porrotx eta Marimototsen abisua

Gaurko saioa Sergio De Andres ipuin kontalariarekin hasi dugu, Magia duten ipuinak obrarerekin baitator larunbatean Auritzera. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Txente Rekondori eginiko elkarrizketa ekarri dugu Afghanistango egoeraz jabetzeko. Bukatzeko, Porrotx eta Marimototsen inguruko zenbait zehaztapen eman ditugu. Izenburua: Abuztuaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko