Muskilda gurea da! Zaraitzuarren oihu ozena

Bere garaian artzapezpikutzak alderdi popularrak sustatutako legedi bat aprobetxatuz zenbait eraikin eta lur inmatrikulatu egin zituen. Horietariko bat Muskildako baseliza eta berari atxikita dauden zenbait soro leudeke. Ikerketa egin ostean zaraitzuarrek salatu egin zuten ekinaldi hau, baseliza berez herriarena dela argudiatuz. Lehen instantzian epaileek onartu bazuten ere Nafarroako Auzitegi Nagusiak orain artzapezpikutzari eman dio arrazoia. […]