Frontenis txapelketa mixtoa antolatu dute Aurizberrin abuztua bitarte

Duela bi urte hasi zen sukaldatzen txapelketa hau egitearen ideia eta jadanik bigarren urtea du. Bertan maila desberdinetan sailkatuta frontenis txapelketa burutu egiten da zeinetan adin eta abilezia desberdina duten lagunak frontoiaren bueltan elkartzen diren. Aurten izen ematea apirilaren 12an amaitzen da eta bikoteka zein norbanako moduan izena eman dezakezu. Honen inguruan solasean izan dugu […]

Ekintzaileentzako diru-laguntzak jarri ditu martxan Gupirinioak

Ekintzaileek euren proiektuetan inbertsioak burutzeko aukera ematen duen diru-laguntza abiarazi dute Gupirinioko lagunek Nafar Gobernuaren bitartez. Osotara 160000 euro izanen dira eskarien artean bi urtetan banatzekoak . Autonomo zein enpresa txikiei zuzendutako diru-laguntza honen onuradun posibleak, negozio berriei edota jada martxan direnen zerbitzu berriei dagokien diru-laguntzak izanen liratezke. Honen inguruan elekatzeko Gupirinioko kidea den Naia […]