Nekazari eta abeltzainen grebara deitu dute EHNE eta UAGN sindikatuek

Ostegun honetan deituak daude lehen sektorean dabiltzanak greba deialdian parte hartzeko. Sektorearen etorkizunaz arduratuta eta gobernu ezberdinen neurri ezek bultzatu dituzte ekinaldi hau burutzera. Honetaz solasten egon gara EHNE Nafarroako Fermin Gorraizekin.     Fermin Gorraiz Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Nekazal greba Nafarroan

Gaurkoa asteartero lez, Lekunberri bisitatzen hasi dugu eta bertatik, Aralar irratitik aritu zaigu Martin Juanena kronika pasatzen. Ondoren, ostegunean deitua den Nekazal Greba izan dugu hizketagai EHNE sindikatuko kidea den Fermin Gorraizekin.   Izenburua: Martxoaren 1eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko