Egun On, AUñamendi! Aralar irratia eta Esnearen prezioaren afera Naiz irratian

Asteartea izanik Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertan Martin Juanena eduki dugu bertako berriak pasatzen. Ondoren, Naiz irratikoek eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu gurera, EHNE sindikatuko kidea den Garikoitz Nazabali eginikoa Esnearen prezioaren aferaren ingurukoa. Izenburua: Irailaren 7ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Otsoa Nafarroako ateetan

Asso Veralen izan zen pasa den astean Otsoak ardi bat akatu zuenekoa. Erronkariko bailararekin mugakidea den herria izanik gertu sentitzen dute bertako abeltzainek beste arrisku berri bat. Honi gehitu beharko litzaioke makroukuiluek, hartzek, pandemiak,.. eragindako galerak eta egoeraren inguruko hausnarketa egin dugu EHNEko kidea den Fermin Gorraiz lagunarekin. Erasoaren irudiak PIRINEWSen   Fermin Gorraiz Irati […]

Egun On, Auñamendi! Otsoak sortaraziko arazoak abeltzaintzan eta Rider Legea Naiz irratian

Saio honetan Otsoaren erasoek abeltzaintzan suerta dezaketen arazoez mintzatu gara EHNEko kidea den Fermin Gorraizekin. Ondoren, Naiz irratiko lagunek LAB sindikatuko Berta Garciari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Rider legearen nondik norakoak ezagutzeko. Izenburua: Abuztuaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Etorkizuna lehen sektorean eta pandemiaren egoera Naiz irratian

Gaurkoa lehen sektoreaz solasten hasi gara EHNE sindikatuak sektore honen etorkizunaren inguruko hitzaldia antolatu baitu ostegunean Agoitzen. Honetaz, Nafarroako idazkaria den Felipe Etxetxikia izan dugu solasean. Bukatzeko, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu Ugo Mayor ikerlariarekin zeina pandemiaren egoeraz hainbat hausnarketa utzi dizkigun. Izenburua: Uztailaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! EHNErekin NPBaren inguruan,Mugazgaindiko gazteri foroa eta Erronkariko kronika.

Gaurkoa EHNE sindikatuko Patxi Zabaltzarekin hasi gara Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan solasten. Ondoren, Mertxe Vilches eta Josu Laguardia izan ditugu Gazteriaren Mugazgaindiko foroaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Erronkariko ibarrean dagoen Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasek bere kronika pasa zezan. Izenburua: Urriaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Makro-ukuiluen aferaz EHNEko Fermin Gorraizekin solasean

Nafarroako Auzitegi Gorenak Kaparrotzun ezarri nahi zen 7500 behi makro-ukuiluaren inguruko sententzia atera berri du. Egoera berri honek zer nolako eragina izanen duen abeltzaintza eredu desberdinengan ezagutu nahi izan dugu eta horretarako Fermin Gorraiz EHNE sindikatuko laguna izan dugu gurean. Fermin Gorraiz Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Julian Gabas, makro-ukuiluen afera

Gaurko saioa lagun zahar bat bisitatzen hasi dugu, Erronkariko Juan Pito bentara joan baikara Julian Gabasekin egotera. Ondoren, EHNE sindikatuko Fermin Gorraizekin izan gara makro-ukuiluen inguruko sententziaz elekatzen. Izenburua: Ekainaren 26ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Unai Laso pilotariarekin solasean, eta Etxaldeen segidaz artzai eta laborariekin

Unai Laso Bizkarretako pilotaria Irati irratian izan da gaur. 4 1/2ko txapelketan garaipen garrantzitsuak eskuratu ditu jarraian Lasok eta horretaz mintzatu gara berarekin. Larunbatean partida zaila izanen du Joseba Ezkurdiaren kontra. Iratiko etxaldeen segidaren alde jardunaldia burutuko da asteburuan Aezkoako Batzar etxean, eta gaurkoan inguruko artzai eta laborariak gonbidatu ditugu irratira. Patxi Zabaltza Orbaitzetako artzaina, […]