Hezkuntza alorreko eragileen ezinegona kurtso berria hastear

Ostiralean egin zuten agerraldia hezkuntza arloko eragileek. Aspaldian ikusitako argazkirik anitzena euren kezka azaltzeko. Osasun krisia dela eta, kurtsoa astebete besterik ez denean faltatzen ez baitakite zer nolako funtzionamendu edo protokolo eraman beharko dituzte. Aurreko ostiralean Gimeno sailburuak hainbat zertzelada eman zituen plan berriari dagokionez, baina horrek ez ditu eragileak asetu. Hau guztiaren inguruan Steilas […]

Egun On, Auñamendi! Hezkuntzaren egoera eta Ezpelzaintza2050 egitasmoa

Gaurkoa hezkuntzari begira jarri gara. Kurtso hasierarako astebete geratzen denean osasun krisiari nola aurre eginen zaion kezkak eta ardurak eragin ditu hezkuntza arloko eragile eta norbanakoei. Honetaz solasten Steilas Nafarroako Edurne Errearekin izan gara. Ondoren, Ezpelzaintza 2050 egistasmoa ezagutzera hurbildu gara Abaurregainara eta bertatik aritu zaigu Nayara Tanit egitasmoko koordinatzailea. Izenburua: Abuztuaren 24ko saioa Iraupena: […]

Egun On, Auñamendi! Mendiko Liberalen Konfederazioa eta Italia Covid-19aren aurrean

Gaurkoan 1836.urtera arte itzuli gara, bertan eman zen Mendiko Liberalen konfederazioa, karlistei aurre egiteko. Atzera-bidaia Angel Garcia-Sanz Marcotegui lagunarekin egin dugu. Ondoren, Hala Bedi irratikoek Bergamoko Selene ekintzaile feministari eginiko elkarrizketa ekarri dugu ikusteko zer nolako egoera bizi duten osasun-krisia dela eta. Izenburua: Uztailaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko