Mendiko Liberalen Konfederazioaz solasean

Gaur 1836.urtera arte bueltatu gara. Garai liskartsuak liberalak eta karlisten artean. Egoera berezi honetan Nafar Piriniotako bailarak Mendiko liberalen konfederazioaren baitan batu ziren, karlismoaren altxamenduari kontra egiteko. Honen inguruan solasteko Angel Garcia-Sanz Marcotegui Historia Garaikidean katedraduna eta “La Confederación Liberal de Montaña.1836-1837” lanaren egilea izan dugu gurean. Bere laguntzarekin ekimen honen hastapenak eta ondorioak zeintzuk […]

Egun On, Auñamendi! Mendiko Liberalen Konfederazioa eta Italia Covid-19aren aurrean

Gaurkoan 1836.urtera arte itzuli gara, bertan eman zen Mendiko Liberalen konfederazioa, karlistei aurre egiteko. Atzera-bidaia Angel Garcia-Sanz Marcotegui lagunarekin egin dugu. Ondoren, Hala Bedi irratikoek Bergamoko Selene ekintzaile feministari eginiko elkarrizketa ekarri dugu ikusteko zer nolako egoera bizi duten osasun-krisia dela eta. Izenburua: Uztailaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko