Jaiak antolatu ahal izateko diru iturria izango den egutegirako argazki lehiaketa antolatu dute Purruxta elkarteak eta Mendixutek

Azaroaren 28a bitarte izanen da aukera lehiaketa honetan parte hartzeko. Pirinio osoko argazkiak izanen dira ongi etorriak, nahiz eta Otsagabiako Purruxta elkarteak eta Mendixut aldizkariak abiatu duten deialdia. Lehiaketa honetan 12 argazki hoberenek saritxo bat jasoko dute, egutegian beren argazki bat ikustea barne eta egutegi horien salmentatik ateratako dirua Otsagabian izan ohi diren festak antolatzeko […]

Aste hasierako eguraldia eta DANA berria David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Hoztera joko du aste hasiera honetan ipar ekialdetik jarritako DANA batek hala ahalbidetuta David de Andresek aipatu digun moduan. Hori dela eta DANAren inguruan ere apur bat solasten izan gara zer nolako eraginak izanen duen ezagutzeko.        David de Andres Irati irratian

Mediterraneo aldeko uholdeak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Arreta bereziarekin jarraitu dugu Mediterraneo aldean ematen ari diren euriteen afera David de Andres lagunarekin. Horren ondotik aste hasierako iragarpenarekin sartu gara osteguna bitarte egonkortasuna nagusi izanen delarik.        David de Andres Irati irratian

Aldude Ibarreko ate idekiak ospatuko dituzte asteburu guztian zehar

Urriak 10,11,12 eta 13 ospatuko dituzte Aldude Ibarreko ate idekiak. Honi buruz solastu gara gaurkoan Amaiarekin. Bera AIBA (Aldude Ibarra Beti Aitzina) elkarteko kide da eta ate idekien nondik norakoak kontatu dizkigu. “Eskuz esku bakartasuna baztertu” leloa aukeratu dute eta honen zergatia ere kontatu digu Amaiak. Egitaraua ere aurkeztu digu hiru herrietan zehar burutuko dena […]

Mañana comenzarán las Jornadas Europeas de Patrimonio en Aoiz

Estas jornadas europeas de patrimonio se inauguraran con la “Representación de la firma de la paz entre Agramonteses y Beamonteses. Mañana 28 de septiembre, sábado a la 13:00 en la plaza Baja Navarra. Las jornadas se extienden hasta el fin de semana que viene. Para hablar al detalle de estas jornadas nos ha visitado Carlos […]