Pirinioetako Emakume Topaketak eta euskera eta Orreagako oztopo arkitektonikoak

Gaur Xanti Begiristainekin izan gara berriz ere. Gaurkoan auzolotsak alde batera utzita azken bi asteetan suertatutako bi kontuekin etorri zaigu. Alde batetik, Pirinioetako Emakumeen topaketetan euskarak izandako presentzia eskasa kritikatu du eta bestetik Orreagako oztopo arkitektonikoen inguruko gogoeta ekarri digu gurera. Xanti Begiristain Irati irratian.

Egun On, Auñamendi! Elikadura subirautza, emakumeen parte-hartzea eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetan biharko Pirinioko Emakumeen topaketak ardatz hartu eta bertan izanen diren bi hizlari/dinamizatzaile izan ditugu. Lehena, Gotzone Sestorain nekazaria zeina biharkoan elikadura burujabetzaz hitz egiten egonen den. Bigarrena aldiz, Mauge Cañada izan dugu solasean, parte-hartzeaz eta emakumearen garrantziaz. Bukatzeko Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Ekainaren 11ko saioa […]

Parte-hartzea eta elikadura subirautza landuko dituzte Pirinioko Emakumeen topaketetan.

Pirimakume sareak antolatu ditu larunbat honetarako Pirinioko Emakume topaketak. Hauen baitan Elikadura subirautza eta parte-hartzea izanen dituzte hizpide. Bi gai hauek landuko dituzten emakumeak izan ditugu gaur gurean, Gotzone Sestorain nekazaria eta Mauge Cañada dinamizatzailea. Amesten dugun Pirinioa irudikatzen jarraituko dute!   Gotzone Sestorain Irati irratian Mauge Cañada Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Pirinioetako emakumeen topaketak eta Karrape irratia

Gaurkoan Pirimakume emakume sareak antolatutako topaketak izan dugu mintzagai. Honetaz solasteko Cristina Saura izan dugu gurean eta berarekin batera errepasatu ditugu topaketetako nondik norakoak. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko