Medicus Mundi erakundearen erakusketa Auritzen

El reto de la equidad en la salud lemapean erakusketa paratu du Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeak Auritzeko kontsultorioan. Berdintasuna eta osasunaren benetako erranahia azaldu dizkigu Medicus Mundi erakundeko Jesus Chocarrok Irati irratian. Medicus Mundi Irati irratian.

Egunon Auñamendi! 2019ko irailaren 11an Diada, Chile eta planetaren egoeraz

Munduaren egoeraz kezkatuta itzuli da Jose Ignacio Ubau Irati irratiko estudiora udako atsedenaren ostean. Plastikoen gehiegizko erabilerak ekarri dituen ondorioak aztertu eta egoerari aurre egiteko adibide eta neurriak azaldu ditu. Gaurkoan gainera, asteazkenero ohi dugun gisan, saioa Karrape irratia bisitatzen jarraitu dugu. Leitzatik Unai Zabaleta aritu zaigu eskualdeko kronika pasatzen. Irailaren 11 izanik, bereziki gogoan […]

Mundua plastikoz bete dugun honetan…

Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu estudioan udako atsedenaldiaren ostean. Munduaren egoeraz aritu gara berarekin, eta planetan nola izorratzen hartu du hizpide Aribekoak. Plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioak aztertu eta egoerari aurre egiteko dekalogoaren berri eman digu. Elkarrizketa entzun nahi baduzue.