Egun On, Auñamendi! Urriko Mendixut eta Karrape irratia

Gaur Otsagabiara gerturatu gara urriko Mendixut ezagutzera. Horretarako Rita Labianoren laguntza izan dugu.  Bukatzeko, Karrape irratia bisitatzera joan gara Leitzaldeko kronika jasotzera Unai Zabaletaren ahotsetik. Izenburua: Urriaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Hemen dugu uztaileko Mendixut

Hilabetero egiten dugun hitzordua izan dugu gaurkoan, Rita Labiano Mendixut aldizkariko erredaktorearekin. Esku artera iritsi zaigu iada eta bere laguntzarekin hilabete honetako aldizkaria errepasatzen ibili gara. Irailean ez da aldizkaririk egonen merezitako oporrak hartuko baitituzte urrian itzultzeko.   Rita Labiano Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Uztaileko Mendixut eta Saharako haurren egoera Naiz irratian

Gaurkoa uztaileko Mendixut aldizkariari errepaso bat ematen hasi dugu Rita Labiano lagunaren laguntzaz. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu, Sahara fondoko kidea den Itsaso Anduezarekin eginikoa, haur saharauien ingurukoak ezagutzeko. Izenburua: Abuztuaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Hemen da uztaileko Mendixut

Hilabetero aritzen gara Rita Labianorekin hilabeteko Mendixutaren errepasoa egiten. Pirinioko aldizkari honek hilabete honetan mamitsu dator eta hezkuntzan izandako arazoa izan du hizpide. Errepaso itzela eman digu Ritak hilabete honetan datorkigunaz eta datorren aleko zenbait kontu aurreratu dizkigu ere.     Rita Labiano Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aezkoako emigrazioaren inguruko ikerketa eta Mendixut

Gaurkoan, Aezkoa Kultur Ekimeneko Jose Etxegoien izan dugu Aezkoako emigrazioaren inguruko ikerketaren nondik norakoak azaltzen. Ondoren, Mendixut aldizkariaren edukiak ezagutu ditugu Rita Labianoren ahotik. Izenburua: Uztailaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Eskuartean dugu 2021eko ekaineko Mendixut

Hilabetero heltzen da gugana Nafar Piriniotako aldizkaria den Mendixut. Bertako berriak, bertatik idatziak eta Pirinioaren bozgorailu idatzia izan nahi duen aldizkaria dugu eta baita lortu ere. Ekaineko alea eskuartean hartuta Rita Labiano lagunarekin batera aldizkariak dakarrena errepasatu dugu. Aldizkaria harpidedunek jada etxean edukiko dute bestela Auñamendi eskualdean Auzperriko Erburu okindegian, Bizkarretako Dendatxoan , Auritzeko La […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Mendixut eta Covid gakoak

Gaurko saioan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Mendixut aldizkariko ekaineko alea errepasatzen aritu gara Rita Labiano lagunarekin. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik animalien arteko gaitzaren transmisioaren inguruan solasean. Izenburua: Ekainaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Maiatzeko Mendixut arakatzen

Gure hurengo gonbidatuak aipatu digu tokiko komunikabideetarako ez direla garai onenak, besteak beste tokiko agenda eta negozioetatik elikatzen delako eta pandemiaren eraginez ezin izan da modu normal batean ezer garatzerik izan. Gaurkoan, Mendixuteko Rita Labiano izan dugu hilabete honetako aldizkariari errepasoa ematen. Rita Labiano Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Mendixut aldizkariari errepasoa

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Gaur erabateko garrantzia izan du bere kronikan Aroztegia proiektuaren inguruko azken berriek. Gero, Euskalerria irratira egin dugu salto Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Rita Labiano izan dugu maiatzeko Mendixut aldizkariaren errepasoa egiten. Izenburua: Maiatzaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu […]