Hemen da uztaileko Mendixut

Hilabetero aritzen gara Rita Labianorekin hilabeteko Mendixutaren errepasoa egiten. Pirinioko aldizkari honek hilabete honetan mamitsu dator eta hezkuntzan izandako arazoa izan du hizpide. Errepaso itzela eman digu Ritak hilabete honetan datorkigunaz eta datorren aleko zenbait kontu aurreratu dizkigu ere.     Rita Labiano Irati irratian

Elutseder aldizkariaren 3. alea kalean da.

Kalean da Elutseder elkarteak ekoiztutako aldizkariaren 3. alea. Aurten gai zentrala eskola izan delarik, hala eta guztiz ere hainbat gai jorratzen ditu euren kolaboratzaileen laguntzarekin, hauek ezinbestekoak baitira proiektu hau aurrera eramateko. Espero baino beranduago atera da baina harrera ona izaten dabilela jakin badakigu, horretaz solastu baikara Manuela Presto Elutsederreko kidearekin. Aldizkaria 6 eurotan topatuko […]